Skip to main content

NORTZUK
GARA

Ardoak, logistikak eta garraioak bat egin dute ardogintzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorearen behar logistikoa konpontzeko proiektu estrategikoari forma emateko.

“DISTOCK FOOD” ZENTRO LOGISTIKOA proiektu estrategikoa da, eta eragiketa logistiko globalak zentralizatzeko funtsezko tresna gisa sortu da, logistika eta banaketa kanporatuz, kostuak optimizatzea lortuz eta gure ardoen posizionamendua hobetuz.

XEDEAK ETA
HELBURUAK

Arabako eta Euskadiko, eta horien aliatuak diren beste leku batzuetako, ardogintzaren sektoreari eta nekazaritzako elikagai arloko beste produktu batzuei, gaur egun erabilgarri dagoen potentzial logistiko guztia ematea.
Kostuak murriztea, lehiakortasuna handituz.
Zerbitzuaren kalitatea handitzea.
Marka merkatuan posizionatzen laguntzea.
Sinergiak baliatzea lehiaren aurrean.
Gure produktuak ekoizlearen eta azken kontsumitzailearen/bezeroaren arteko kanalak gaur egun duen bide laburragora egokitzea.
Lehiakortasunari dagokionez, euren indarra/bolumen logistikoa tresna nagusitzat erabiltzen duten elikadura-talde handiekin berdintzea.